Guraso guztiek, edo behintzat onek, onena nahi dute beren seme-alabentzat. Horrek barne hartzen du OSASUN ONA, eta horrenbestez, modu osasungarrian jaten irakatsi behar diegula. Artikulu honetan zehar, zure seme-alabei oasuntsuago jaten irakasteko zientziaren arabera behar-beharrezkoak diren 8 aholku onenak emango dizkizut.
Artikulu honetako gai nagusia denari buruz egin diren 120 bat azterlanen laburpena luzatzen dizut. Bat, horiek guztiak aztertu ondoren, konturatzen da, edo nire kasuan behintzat halaxe izan da, ZURE SEME-ALABEN ELIKADURA hobetzearen oso antzekoa dela DIETISTA bezala zure bezeroei DIETARI ATXIKIMENDU HOBEA izan dezaten zer egin irakastea.

Beraz, seme-alabarik ez izanda ere, osasun alorreko profesionala bazara, hemen aurkituko duzun informazioa baliagarria egingo zaizula esango nuke.
- AHOLKUA: EZ SARTU PRESIORIK ZURE SEME-ALABEI OSASUNTSU JAN DEZATEN.
Hau da mundu osoan barrena guraso askok eta askok egiten duten akatsik ohikoenetako bat. Beren seme-alabek hobeto jatea gura dutenez, presioa sartzen diete elikagai osasungarrienak jan ditzaten. “Barazkiak jan behar dituzu.” Horrek akutuki funtziona dezakeen arren, haurrek janariarekin lotura negatiboa izatea sustatzen du, epe luzera, jatera beharturiko elikagai jakin hori kantitate txikiagoan kontsumitzera eramateraino (PMID: 21569809).
Argi izan behar dugu haurrak ikasteko makina txiki batzuk bezalakoak direla. Aukera ezberdinei oso modu positiboan erantzuten diete, kasu askotan helduek eurek baino hobeto (PMID: 18298272). Hortaz, ez saiatu gehiegi behartzen. Norabide egokian eramango dituen bultzada txiki bat ematearekin nahikoa litzateke.
- AHOLKUA: IZAN ZAITEZ ZURE HAURREN EREDU!
Barazkiak jan ditzaten presionatu beharrean, izan zaitez hauentzat eredurik onena. BARAZKIETAN edo ELIKAGAI OSOETAN oinarritutako elikadura kontsumitu zuk zeuk. Egunerokotasunean FRUTA eta BARAZKI asko kontsumitzen dituzten gurasoen haurrek aukera gehiago dituzte epe luzera beraiek izateko eguneroko elikaduran era honetako elikagaiak lehenesten dituztenak (PMID: 15800554).
Baina gogoratu umeak ez direla inozoak. FRUTA eta BARAZKI asko kontsumitzen dituzula esan baina gero beraiekin batera ahoratzen ez badituzu, zure ITXURAKERIAZ ohartuko dira.
- AHOLKUA: EZ SARITU OSASUNTSU ELIKATZEN DIREN ALDIRO.
PRESIOAK bezala, SARIEK ere ahuldu egiten dute pertsonen BEREZKO MOTIBAZIOA. Horri psikologian GAINJUSTIFIKAZIOAK duen eragina deitzen zaio (Tang & Hall, 1995). Jarduera osatzeagatik sari bat edo diru bat, eman ondoren, berez gozatzen genuen jarduera bat osatzeko berezko motibazioa galtzeko joera izaten dugu.
Beraz, seme-alabak saritzen badituzu barazkiak jaten dituzten bakoitzean, barazkiak jaten litxarreriak lortzeko bakarrik ikasiko dute, nahiz eta hasiera batean barazkiak jaten gustatzen zaizkiotelako hasi. Saritzen jarraitu ahala, beren buruan, litxarrerien balioa handitu egiten da barazkiena murrizten den bitartean.
Gainera, ultraprozesatuak plazerra beste arrazoirik gabe janarazteak elikagaien kontsumoa kontrolatzerako garaian zailtasunak izango dituzte, asetasuna normala baino beranduago iristen delako era honetako jakiekin eta beraz, oso litekeena da gehiegizko kaloria ahorakin batera eramatea, obesitate-arriskua areagotuz (PMID: 18501474).
Laburbilduz, ez saritu zure seme-alabak ULTRAPROZESATUEKIN elikagai osasungarriak kontsumitzen dituzten bakoitzean. Honen ordez, erakuts iezaizkiozu elikagai osasungarrien berezko abantailak: plazera, asetasuna eta osasun ona.
- AHOLKUA: ERAMAN ITZAZU ZURE SEME ALABAK BARATZE BATERA.
BARATZEGINTZA umeei elikagai berriak erakutsi eta horiekin lotura positiboak garatzeko modu natural bat da. Hori dela eta, baratzegintza programak haurren artean FRUTA eta BARAZKIEN kontsumo handiagoa sustatzeko modu eraginkorra dira (Langellotto & Gupta, 2012). Badirudi haurrek hauekiko interes altuago bat izaterako orduan gakoa elikagai horiekin kontaktu fisikoa izan eta horiek ikertzean dagoela (Nederkoorn et al., 2018).
Eta orturik ez badut? Ez kezkatu, ziurrenik zure eskolan edo herrian baratzegintzan oinarrituriko programaren bat edo beste egongo baita! Eta egongo ez balitz, zentratu hurrengo aholkuetan, elikagai osasungarrien esposizio altuago baten onurak lortuko dituzu eta.

- AHOLKUA: ELIKAGAI OSASUNGARRIAK HAURREN ESKURA EGOTEN SAIATU.
Denok daukagu «barne-menu» bat, gure inguruko elikadura-seinaleen eraginpean egoteagatik sortzen dena. Eta hein handi batean, gure barneko menu honek erabakitzen du zer jan nahi dugun. Aurrez esan dugun bezala, zure seme-alabak elikagai egokiak kontsumitzera behartzea gomendagarria ez bada ere, hauen ingurua kontrola dezakezu eta, horrela, beraien hautaketak hobetzen lagundu, barne-menu osasuntsuago bat izan dezaten. Badakigu etxean fruta eta barazkien esposizio handiena duten haurrek fruta eta barazkiak jateko aukera gehiago dituztela (PMID: 16904006).
Beraz, saia zaitez zure seme-alabek elikagai osasungarriak eta errazak izan ditzaten eskuragarrien, hala nola ENTSALADAK edo FRUTAK. Horren harira, zure haurrari txikitatik mikrouhin-labea janari prestatu osasungarriak berotzeko erabiltzen irakastea onuragarria izan daiteke. Eta ez, noizean behin mikrouhin labeak eragiten duen erradiazioa ez da nahikoa osasunari kalteak eragiteko (PMID: 9467086).
- AHOLKUA: IKASI SUKALDATZEN!
Jendeak zapore onarekin datozen elikagaiak jaten ditu, eta haurrak ez dira salbuespena. Etxean barazki zaporegabeak edo motelak (gatzgabeak) bakarrik ematen badizkiezu, eta etxetik kanpo donutak eta pizzak jaten badituzte, osasuntsua ez dena zaporetsuarekin lotzen ikasiko dute. Hondamenerako errezeta bat alegia.
Zorionez, errezeta osasungarrien eskutik zaporetsuagoak egitea elikagai osasungarrien kontsumoa handitzeko modu eraginkor bat da (Cohen et al., 2015). Adibidez, KALABAZA ETA KALABAZIN KREMAK, TOMATE ZOPA bezala, modu oso egokiak dira zure platerei KALORIA ekarpen oso txikiarekin ZAPOREA gehitzeko.
- AHOLKUA: ERAKUTSI KOZINATZEN ZURE HAURREI!
Haurrarentzat kozinatzea baino oraindik hobea da bera kozinatzen jartzea. Haurrek janaria prestatzen ikasteak, hauek elikagai berriak probatu eta elikagai osasungarrien kontsumoa handitzeko aukerak areagotzen ditu (PMID: 27125429, 23201301).
Utzi errezeta berriekin esperimentatzen, nahiz eta guztiz osasungarriak ez izan.
- AHOLKUA: BILGARRI DOTOREAK ERABILI HAMAIKETAKO EDO ASKARIETARAKO
Ultraprozesatuen fabrikatzaileak, haurrek beren “txerrikeriak” jan ditzaten, publizitate-taktika eraginkorrenak aztertu eta aztertu aritzen dira. Onurak maximizatzeko, elikagaien markei, publizitateari eta ontziratzeari buruzko ikerketa ugari egiten dituzte beraien produktuak merkatura atera aurretik. Konpetentzia honen aurrean, zure seme-alabak eskolara iristen diren bakoitzean beraien fianbrera xume eta higatuaren eta kafetegiko edo pareko jatetxeko McDonald ‘sen Happy Meal distiratsu eta gorriaren artean aukeratu behar badu, tentazioari aurre egiteko moduan egongo dela uste duzu?
Zorionez, fabrikatzaile hauen ezagutzak beraien aurka erabil ditzakegu zure seme-alabek osasuntsuago jan dezaten. Haurrek nahiago dituzte elikagai-ontzi dibertigarri eta berritzaileak, batez ere marrazki bizidunetako beraien pertsonaia ezaguna eta gustukoa azaltzen bada bertan (PMID: 24183176; 24583854). Beraz, zure seme-alabei Adan hartza gustatzen bazaie, ez eman banana soil bat. Jarri hartzaren pegatina bat Adango Platanoen Kutxa Sekretuan.
Hala ere efektu hauek aldi baterakoak direla esaten digute ikerketek, haurrek etengabe bilatzen baitituzte berrikuntzak; beraz, izan zaitez sortzailea eta saia zaitez zure seme edo alabari gustatzen zaionaren erritmoari jarraitzen.
AZKEN ONDORIOAK:
Zure seme-alabak “guay” izatea nahi baduzu, izan zaitez aita edo ama “guay-a”. Haurrak esploratzaile txiki moldagarriak dira. Ez dituzte behar zorrotzegiak eta elikagai osasuntsuak jatera une oro behartzen dituzten gurasoak: norabide egokian joateko bultzadatxo bat ematen dieten aita eta amekin aski dute.
Eta ez kezkatu gauza txikiez. Haurrak oso moldagarriak dira. Akats txikiak eginda ere hauen hezkuntza prozesuan, hauek norabide egokian jarraitzea izango da ohikoena.
Mila esker amaierarino iristearren, irakurritakoa ulergarri zein erabilgarria izana espero dut. Nire zerbitzu ezberdinen inguruko informazioa jasotzea gustatuko balitzaizuke sakatu link honi: https://alexrealfood.com/asesoramiento/
