Azken urteotan ospe txarra hartu duten elikagai taldeen artean, zalantzarik gabe, ESNEKIENA, batez ere BEHITIK eratorritakoena, lehenengo postuetan egongo litzateke.
Baina, zer dela eta ari dira jasotzen horrenbesteko kritika sorta? Argudio asko egonagatik hauen kontra, sarrien entzuten dena hauek INFLAMATORIO edo HANTURA SORTZAILEAK direnarena da, eta horrenbestez kaltegarriak gure OSASUNAREKO.
Baina, egia ahal da esnekiek gure odoleko HANTURA MARKATZAILEAK igotzen dituztenaren kontu hori? Azter dezagun.
Egun eskura daukagun ebidentzia zientifikoan barrena bidaia luze bat egin ondotik, ikerketa guztiek ESNEKIEN KONTSUMOA EFEKTU PROINFLAMATORIORIK edo HANTURA SORTZAILERIK EZ duen, berriro esango dut, EZ duen kontu bat dela ondorioztatu dute (PMID: 31089732, 32870744, 26287637). Are gehiago, ikerketa batzuetan esnekien kontsumoak eragin antiinflamatorioa edo HANTURA jaisten duena izan dezakeela ikusi da (PMID: 33557067, 29179781). Beraz, ESNEKIEN kontsumoarekin HANTURAREN eraginari dagokionean, eragin hau neutroa (ez proinflamatorioa, ez antiinflamatorioa) edota antiinflamatorioa izan dezaketela ondorioztatzea tokatzen da. Eragin antiinflamatorioena zein esnekik izan duten galdetzen ari bazara, erantzuna ESNEKI HARTZITUAK dira, hala nola KEFIRRA edo JOGURT GAINGABETU edo PROTEINA ALTUKOAK, baita GAZTA mota batzuk ere.
Orduan, nondik dator esnekiek HANTURA bultzatzen duten uste okerra? Sarritan NUTRIZIONISMO famatuagatik edo beste era batera esanda elikagaien barruan dauden konposatu jakin batzuetan gehiegi zentratzen garelako, eta elikagai matrize osoaren eragina kontutan hartu gabe konposatu isolatu horren eragin soilik aztertzen dugulako. Azken esaldi hau ulertu ez baduzu, egon lasai, adibide ulerterraz batzuk jarriko dizkizut eta jarraian.
Adibidez, OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRAK, mundu guztiak elikagai KARDIOOSASUNTSU bezala daukanak, bere GANTZEN PROFILLA aztertuz gero, %15 AZIDO PALMITIKOTIK daukala ikusiko dugu. Gantz azido hau, ASEGABE edo SATURATUA da, zeini osasunerako propietate kaltegarriak egoitzi zaizkion hainbat ikerketa ezberdinetan. Hala ere, oro har OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRAK osasunarentzat onuragarriak diren beste konposatu ugari dituenez, AZIDO PALMITIKOAK modu isolatuan duen eragin kaltegarri hori INDARGABETZEN DUTE.
Eta antzeko gauza gertatzen da ESNEAREN kasuan. Badakigu BETA-KASEINA A1 izeneko zati proteiko bat daukala, BEHI ESNEKIETAN nabarmentzen dena, eta PROTEINA HORI MODU ISOLATUAN ahoratzen duten animalietan egindako ikerketei erreparatuz gero, EFEKTU PROINFLAMATORIO argi bat ikusten da. Zergatik? BETA-KASEINA A1 BETA-KASOMORFINA 7-an bihurtzen delako, eta honek ZITOKINA PROINFLAMATORIOEN mailak areagotu ditzazkeelako jarraian, baita ALERGENIKOA den HISTAMINA mailak igo ere. Hala ere, ikerketa hauek, animalia-ereduetan izateaz gain (oso emaitza gutxi konfirmatzen dira gizakietan buruturiko ikerketetan), ESNEA edo gainontzeko ESNEKIEN ELIKAGAI-MATRIZE osoa aztertu gabe burutzen dira, hau da, modu isolatuan.
Oso kontutan izatekoa da ESNEKIAK BETA-KASEINA A1 baino askoz gehiago direla. Edozein ESNEKI mota bere osotasunean (elikagai matrize osoarekin) aztertzen dugunean, ANTIINFLAMATORIOAK diren beste konposatu batzuk dituela ikusten dugu, hala nola GAZUR-PROTEINA (proteína de suero) edo LAKTOFERRINA. Horregatik, ESNEKI OSOAK elikadura-matrize osoarekin hartu eta BETA-KASEINA A-1 proteina modu isolatuan ematen duten azterlanetan oinarritzen ez garenean, ESNEKIAK HANTURA SORTZAILEAK ez izateaz gain, HANTURAREN AURKAKO eragina ere izan dezaketela ikusten dugu.
Hala ere, jende askok beraiei ESNEKIEK, bereziki ESNEAK, INFLAMAZIO edo HANTURA sortzen dietela esango dizue. Baieztapen hauek baina arazo bat daukate, bi gauza guztiz ezberdin nahasten ari garela. Sabelaldea PUZTUTZEA edo GASAK eragitea ESNEKIEN KONTSUMOAK, ESNEKIEKIKO INTOLERANTZIA baten ondoriozko sintomatologiaren parte bat da. Aldiz, INFLAMAZIO edo HANTURA sortzeko gauza batek bere kontsumoa eta gero HANTURA-MARKATZAILEEN handitze bat, hala nola ODOLEKO C PROTEINA ERREAKTIBOARENA, eragin beharra dauka. Azken hau HANTURA edo INFLAMAZIOA SISTEMIKO bezala ezagutzen da eta ez da nahastu behar aurrez aipaturiko SINTOMA MULTOZAREKIN.
Argi dago pertsona batzuek nolabaiteko INTOLERANTZIA dietela ESNEKIEI, bai LAKTOSAREKIKO, esnekietan aurkitzen den azukre mota bat, INTOLERANTEAK direlako, edo bai ESNEAREN PROTEINAREN baten kontsumoarekiko intoleranteak direlako. Kasu hauetan, esneki hauen kontsumoak, aipaturiko GASAK, TRIPA PUZTUTA izatea edo MIN GASTROINTESTINALA ere ekar ditzazke, eta berriro diot, jende askok hori HANTURAREKIN nahasten du, baina EZ da gauza bera. HANTURA edo INFLAMAZIO SISTEMIKOA SINTOMARIK GABEA DA, epe laburrean behintzat. Zergatik? Hantura horrek EZ DUELAKO SINTOMARIK ERAGITEN edo ez da guk gastrointestinalki nabaritzen dugun zerbait. Hala ere, beronen eraginak askoz kaltegarriagoak dira, XXI. mendean ohikoenak diren PATOLOGIA gehienen atzean baitago, hala nola, DIABETESA, GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRA, MINBIZIA…
Esnekiek gure osasunean dituzten eraginekin jarraituz, HESTEETAKO HANTURAZKO GAIXOTASUN batzuetan ESNEKIEN kontsumoak duen eragina aztertzen badugu, adibidez, HESTE NARRITAGARRIAREN SINDROMEAN, KOLITIS ULTZERADUNEAN eta CROHN GAITZEAN, ERAGIN POSITIBOA izan dezaketela ikusiko dugu. Egia da azken honekin ezin dugula ondorioztatu ESNEKIAK ondo toleratuko dituztela patologia horietakoren bat duten pertsona guztiek, gaixotasun horietako bakoitzaren atzean dagoen FISIOPATOLOGIA guztiz ezberdina izan daitekeelako pertsonaren arabera, eta, beraz, egokiena pertsona horietako bakoitzak esnekien zer tolerantzia duen baloratzea litzateke.
Esnekien kontsumoak sabelaldeko patologia hauetan onura bat zergatik izan dezakeen galdetuz gero? ESNEKIEN dentsitate nutrizional nahiko altua litzateke arrazoi nagusia. Esnekiak LAKTOSA edota BETA KASEINA A1 baino askoz gehiago direlako:
- A, D eta K BITAMINA kantitate egokiak ematen dizkigute.
- KALTZIOA edo ZINKA bezalako MINERALETAN aberatsak dira.
- OMEGA-3 kantitate ertain-baxuak ere izan ditzazkete LARREAN hazitako animalietatik eratorritakoak badira.
- Eta, azkenik, INFLAMAZIO edo HANTURA markatzaileak jaisten dituzten proteinak dituztelako, hala nola LAKTOFERRINA eta GAZUR-PROTEINA. Gainera, EXOSOMAK, ERANTZUN IMMUNE, EHUNEN ERREPARAZIO ETA SEINALEZTAPEN ZELULAR egokiagoarekin laguntzen duten BESIKULAK sortzen lagun diezagukete.
Aipamen bat merezi duen beste kontu bat AZIDOSIARENA edo GRADU BAXUKO AZIDOSI METABOLIKOARENA da. Esnekiek ez dute MINERALEN GALERARIK bultzatzen aipatu berri ditudan gorputzeko AZIDO mailen igoera baten ondorioz. Gure gorputzak modu eraginkorrean erregulatzen du azido-base oreka, odoleko pH-a tarte estu batean mantenduz (PMID: 23181739).
Hala ere, LAKTEOEN kontsumoak gure osasunari kalte nabarmenik eragiten ez dionez, ezin dugu pentsatu hauen kontsumoak gure OSASUNA erabat hobetzeko ahala duenik. Esnekiak ez dira 80ko hamarkadan sinetsarazi ziguten bezain onak, egunean gutxienez baso bat esne hartzea gomendatzen baitziguten, baina ezta gaur egun desinformazio iturri askok dioten bezain kaltegarriak.
ESNEKIAK EZ dira inola ere gure elikaduran ezinbesteko elikagaia, dituzten nutriente gehienak beste elikagai batzuetan aurki baitaitezke. Gainera, KALTZIO ugari duen elikagaia izan arren, AZA bezalako HOSTO BERDERKO BARAZKIEN askoz kantitate altuagoan dute mineral hau. Beraz, HEZUR SENDOAK edo KALTZIO MAILA osasungarriak izateko ESNEKIAK beharrezkoak diren USTEA MITO bat da. BARAZKI INTEGRALEKIN (barazkiak, frutak, tuberkuluak, zerealak, lekaleak, fruitu lehorrak eta haziak) alderatuz gero ere, ESNE zein gainontzeko ESNEKIAK, OSASUN OROKORRA hobetzerako orduan maila bat edo batzuk beherago leudeke.
Azkenik, ESNEKIEN kontsumoa, KOLON ETA ONDESTEKO MINBIZIA izateko arrisku txikiagoarekin erlazionatu bada ere, zenbait azterlanek bere kontsumoa PROSTATAKO MINBIZIA izateko arrisku handiagoarekin lotu dute, bereziki KOIPEETAN aberatsak diren ESNEKIEN (gurina, muntatzeko nata likidoa, greziar yogurra…) kontsumoa KALORIETAN ALTUA DEN DIETAREN testuinguru batean ematen denean (PMID: 3478365). Azken datu honekin baina EZ dezala inorrek pentsa eguneko ESNE BASO baten kontsumoak MINBIZIA izateko arriskua modu esanguratsu batean igotzen duenik.
Laburbilduz, ESNEKIEN KONTSUMOAK dakartzan KALTEAK eta ONURAK balantza baten gainean jartzen baditugu, gauza positiboak kaltegarriekin alderatuz dezentez gehiago direla ondorioztatuko dugu (PMID: 31199182), bereziki ESNEKI HARTZITUEN kasuan, MIKROBIOTAREN OSASUNA hobetzen lagun baitezakete.
