Oso frogatuta dago, koipea galtzen edo gorputzaren konposizioa hobetzen saiatzerakoan, dietistekin edo nutrizionistekin kontaktuan denbora gehiago igarotzen duten pertsonek lortzen dituztela emaitzarik onenak, eta hau tarteko, nire laguntza eskeini nahi izan dizut ordu luzeetako edukia eskaintzen duen ikastaro honen bidez. PMID: 28187246, 28214525.
Nutrizioari eta gorputz-konposizioaren hobekuntzari buruzko ikastaroa da eta gorputz pisua modu osasungarrian nola galdu behar duzun jakiteko diseinatua dago, emaitzak epe luzera mantentzeko helburu garbiarekin.
Eduki honekin epe luzera jarrai ezinak diren dietak edo lortzeko ezinezkoak diren helburuak bermatzen dizkizutenak saihesten ikasiko duzu. Ebidentzia zientifiko eguneratuenean oinarritutako informazioa da, eta zure osasun orokorra hobetzeko aukera emango dizu, gustuko dituzun elikagaiei uko egin behar izan gabe.
