Inkesta ezberdinen arabera pertsonen %95ak inguruk ELIKAGAI edo JANARI EKOLOGIKOA ohiko elikagaiak baino elikadura aukera osasuntsuagoa dela uste izanagatik, hurrengo lerroetan azaltzen joango nahizen bezala ohiko elikagaiekin alderatuz elikagai ekologiko hauek ez daukate onura bakar nabarmenik.
Jendeak ELIKAGAI EKOLOGIKOAK ohiko elikagaien gainetik ondorengo 5 arrazoi (oker) hauek tarteko jartzen ditu
1#ARRAZOIA: NUTRIENTEETAN ABERATSAGOA DELA PENTSATZEA:
Jendeak janari ekologikoa nutriente kopuruari dagokionean aberatsagoa dela uste du. Baina hau ez da horrela. Mundu osoan zehar egindako 147 artikuluren BERRIKUSPEN SISTEMATIKO aktualizatu honek elikagai ekologikoen eta konbentzional edo ohikoen arteko konparazio-analisi gehienek nutriente kopuruari dagokionean EZ zutela alderik aurkitu ondorioztatu zuen. PMID: 38571600.
Zenbait kasutan, elikagai konbentzionalek nutriente espezifiko batzuetan ekologikoek baino maila altuagoak izan zituzten. Gainera, elikagai ekologiko zehatz batzuek METAL ASTUN batzuen eduki handiagoa ere izan dezakete.
2#ARRAZOIA: PESTIZIDA GUTXIAGO DUTELA PENTSATZEA:
Pertsona askok elikagai ekologikoak lehenesten dituzte pestizidak saihesteko. Hala ere, honako hau egiteak EZ du zentzurik, ESTATU BATUETAKO eta EUROPAKO elikagai ekologikoek pestizidak erabiltzen jarraitzen baitute, eta askotan, geroago aztertuko dugun bezala ez dira PESTIZIDA SINTETIKOAK baino seguruagoak.
ESTATU BATUETAN onartutako pestizida ekologikoen zerrenda kontsultatzen badugu, KOBRE SULFATOA eta HIDROGENO PEROXIDOA bezalako substantziak zerrenda horretan azaltzen direla ikusiko dugu.
3#ARRAZOIA: INGURUMENARENTZAT KASU GUZTIETAN HOBEAK DIRELA PENTSATZEA:
Behar bada aurreko arrazoian aipaturiko elikagai ekologikoek pestizidak erabiltzearen kontuaren inguruan agian pentsatuko duzu EZ dituztela kantitate handietan erabiliko. Ba ez da horrela. EUROPAKO NEKAZARITZA EKOLOGIKOKO MUGIMENDUEN NAZIOARTEKO FEDERAZIOAREN (IFOAM) dokumentu-taula honen arabera, jatorri naturaleko fungizida batzuk hektareako jatorri sintetikoko beste batzuk baino askoz kopuru handiagoetan aplikatu behar dira. Iturri zientifikoa: Sales Figures from 2020 of the Austrian “Bundesanstalt für Agrarwirtschaft und Bergbauernfragen” (2020).
Ikerketa honetan fungizida naturalekin 6,5 kg kantitateak hektareako erabili zituztela, eta aldiz sintetikoekin 0,15 kg-ak ondorioztatu zen.
Horrek esan nahi du 40 aldiz baino gehiagoko kantitateak erabili zirela hektareako naturalekin sintetikoekin alderautz. Beraz, pestizida natural batzuk kantitate nabarmen handiagoetan aplikatu beharra dago sintetikoekin alderatuz lur-azalera bererako.
4#ARRAZOIA: PESTIZIDA NATURALAK SINTETIKOAK BAINO SEGURUAGOAK DIRELA PENTSATZEA:
Hau ere ez da beti egia. Adibidez, KOBRE SULFATOA pestizida ekologiko baimendua da, eta %50eko DOSI HILGARRIA 450 eta 790 mg artekoa da kg-ko. Aldiz, FLUOXASTROBINA pestizida sintetikoak 2000 mg baino gehiagoko %50eko DOSI HILGARRIA dauka kg-ko, edo MANCOZEBak 4500 mg baino gehiagokoa kg-ko. Horrek esan nahi du KOBRE SULFATOA bi pestizida sintetikoak baino hainbat aldiz toxikoagoa dela.
5#ARRAZOIA: ZAPORE HOBEA DUTELA PENTSATZEA:
Hau ere ez da egia. Bitxia bada ere, saiakuntza itsuak egin dira, hala nola SAGAR KONBENTZIONALAK SAGAR EKOLOGIKOEKIN alderatu zituen azterlan hau. Bertan, parte hartzaileek aldez aurretik sagar konbentzional eta ekologiko hauekiko zituzten usteak benetan hauen zaporea baino adierazle fidagarriagoa zirela ikusi zen bakoitzak sagarrari zein gustu hartzen zion ondorioztatzerako orduan. Fuente: Are beliefs stronger than taste? A field experiment on organic and local apples.
Beraz, funtsean, elikagai ekologiko bat erostean gehiago ordaintzen ari zara osasungarriagoa EZ den, nutritiboagoa EZ den, seguruagoa EZ den, ingurumenerako kasu guztietan hobea EZ den eta zapore hobea EZ duen produktu batengatik.
